2010/07/30




UDA GARAIA... GARAI LASAIA???


Uda garaia, garai lasaia esaten dute dela, dena den, ez daukat oso garbi nik hau!!!!uda garaian, festak hasten dira, festibalak, juergak gehitu egiten dira eta honekin batera erasoak ere... ez dakit eraso gehiago ematen diren edo behintzat bisibleagoak diren...

Espazio publikoa, espazio ludikoa askotan emakumeontzat ez dira hain dibertigarriak. Hainbat eta hainbat erasotzaile, baboso, akosadore, etab sufritu behar ditugu!!!

Aurreko larunbatetan autodefentsa feminista ikastaroa egin genuen, eta ikastaro honetan indarkeria sexistaren hainbat elementu landu genituen, bestetik hainbat tresna geureganatu ditugu erasoak ekiditzeko eta sufritzen ditugun kasuetan aurre egiteko!!!!
Indarrez beteta atera ginen, indar feminista, solidarioz beteta... rabia ere atera genuen... indarkeriaren ezaugarriak hobe ezagutu genituen...

Hemen uzten dizuegu Dandai-ekoek egin zuten balorazioa

Bestetik, Aste Nagusia gerturatzen ari da, beraz gure kanpaina abian jarri dugu... banderolak hiriko kaleetan jarriko ditugu, serbiletak tabernetan banatuko ditugu, neska gazteei zuzendutako "kit de supervivencia" banatuko dugu...

Goiko irudiak ideiatxo bat ematen dizuete....


JAI ALAITSUAK PASA, UDA GOZATU, ETA GURE ASKATASUNA GAUZATU DEZAGUN, GURE ESKUBIDEAK DEFENDA DITZAGUN ETA FEMINISMOAN BORROKA DEZAGUN!!!!








2010/07/02

Autodefentsa ikastaroa Donostian!


Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak autodefentsa ikastaroak antolatu ditu uztailean: 10ean eta 17an. Irakaslea Maitena Monroy izango da, autodefentsa feministaren esparruan eskarmentu handikoa.
Informazio gehiago aurkituko duzue esteka honetan. Anima zaitezte! :-)

2010/07/01

Cursos de autodefensa en Donostia!


La Sección de Igualdad y Cooperación del Ayto. de Donostia ha organizado para julio dos cursos de autodefensa: el 10 y el 17 de julio. La profesora será Maitena Monroy, muy reconocida y con amplia experiencia en el campo de la autodefensa feminista.
Encontraréis más información en este link. Animaos!!!