2010/09/07

Emakumezkoen Estropadak


Emakumezkoen estropadak irailaren 11 eta 12 egunetan izango dira eta honen harira, hainbat ekimen antolatuko ditugu Berdintasunaren Aldeko Donostiako Emakumeen Kontseilutik:

Batetik, Irailaren 11an arratsaldeko 17'30etan SAILKAPEN TXANDA ikusteko geratu gara Udaletxeko sarreraren aurrean (Ijentea kalea, 6). Anima zaitezte parte-hartzera, animo deiadarrek kemena ematen baitiote arraunlariei.

Bestetik, Irailaren 12an goiza osoan zehar EMAKUMEZKOEN FINALA ikusiko dugu. Itsasontzian Emakume Elkartetako kideak, Kontxako Banderaren brodatzaileak eta Donostiako emakumezko kirolariak izango dira, hala nola, Akaba Bera Bera eskubaloi jokalariak eta Errealeko futbolariak eta hockeylariak. Jatekoa, edateko eta giroa ez da faltako itsasuntzian, hamaiketakoak eta trikitixa edukiko baitugu gurekin. Arraunlariak animatzeko AUPA NESKAK dioen pankarta batez baliatuko gara.

Emakumezkoen estropadak girotu eta ikusmina sortuko dugu! LARUNBATA ETA IGANDE HONETAN esan ozenki, AUPA NESKAK!