2010/10/21

Stop Berdintasun Erakundeen desagerpenei! / Stop supresión de los organismos de Igualdad!

Atzo jakin genuen azkenean desagertuko dela Espainiako Berdintasun Ministerioa. Berdintasun erakunde publikoak desagertarazten ari dira, bata bestearen atzetik, eta horrek asko kezkatzen gaitu.

Horregatik STOP SUPRESIÓN plataformarekin bat egin dugu. Zu ere anima zaitez zure iritzia adierazten!
Ayer supimos que efectivamente, desaparece el Ministerio de Igualdad. Estamos ante una ola de supresiones de organismos públicos dedicados exclusivamente a la igualdad de mujeres y hombres, y eso nos parece muy preocupante.

Por eso hemos decidido sumarnos a la plataforma STOP SUPRESIÓN DE LOS ORGANISMOS DE IGUALDAD

2010/09/07

Emakumezkoen Estropadak


Emakumezkoen estropadak irailaren 11 eta 12 egunetan izango dira eta honen harira, hainbat ekimen antolatuko ditugu Berdintasunaren Aldeko Donostiako Emakumeen Kontseilutik:

Batetik, Irailaren 11an arratsaldeko 17'30etan SAILKAPEN TXANDA ikusteko geratu gara Udaletxeko sarreraren aurrean (Ijentea kalea, 6). Anima zaitezte parte-hartzera, animo deiadarrek kemena ematen baitiote arraunlariei.

Bestetik, Irailaren 12an goiza osoan zehar EMAKUMEZKOEN FINALA ikusiko dugu. Itsasontzian Emakume Elkartetako kideak, Kontxako Banderaren brodatzaileak eta Donostiako emakumezko kirolariak izango dira, hala nola, Akaba Bera Bera eskubaloi jokalariak eta Errealeko futbolariak eta hockeylariak. Jatekoa, edateko eta giroa ez da faltako itsasuntzian, hamaiketakoak eta trikitixa edukiko baitugu gurekin. Arraunlariak animatzeko AUPA NESKAK dioen pankarta batez baliatuko gara.

Emakumezkoen estropadak girotu eta ikusmina sortuko dugu! LARUNBATA ETA IGANDE HONETAN esan ozenki, AUPA NESKAK!

2010/07/30




UDA GARAIA... GARAI LASAIA???


Uda garaia, garai lasaia esaten dute dela, dena den, ez daukat oso garbi nik hau!!!!uda garaian, festak hasten dira, festibalak, juergak gehitu egiten dira eta honekin batera erasoak ere... ez dakit eraso gehiago ematen diren edo behintzat bisibleagoak diren...

Espazio publikoa, espazio ludikoa askotan emakumeontzat ez dira hain dibertigarriak. Hainbat eta hainbat erasotzaile, baboso, akosadore, etab sufritu behar ditugu!!!

Aurreko larunbatetan autodefentsa feminista ikastaroa egin genuen, eta ikastaro honetan indarkeria sexistaren hainbat elementu landu genituen, bestetik hainbat tresna geureganatu ditugu erasoak ekiditzeko eta sufritzen ditugun kasuetan aurre egiteko!!!!
Indarrez beteta atera ginen, indar feminista, solidarioz beteta... rabia ere atera genuen... indarkeriaren ezaugarriak hobe ezagutu genituen...

Hemen uzten dizuegu Dandai-ekoek egin zuten balorazioa

Bestetik, Aste Nagusia gerturatzen ari da, beraz gure kanpaina abian jarri dugu... banderolak hiriko kaleetan jarriko ditugu, serbiletak tabernetan banatuko ditugu, neska gazteei zuzendutako "kit de supervivencia" banatuko dugu...

Goiko irudiak ideiatxo bat ematen dizuete....


JAI ALAITSUAK PASA, UDA GOZATU, ETA GURE ASKATASUNA GAUZATU DEZAGUN, GURE ESKUBIDEAK DEFENDA DITZAGUN ETA FEMINISMOAN BORROKA DEZAGUN!!!!








2010/07/02

Autodefentsa ikastaroa Donostian!


Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak autodefentsa ikastaroak antolatu ditu uztailean: 10ean eta 17an. Irakaslea Maitena Monroy izango da, autodefentsa feministaren esparruan eskarmentu handikoa.
Informazio gehiago aurkituko duzue esteka honetan. Anima zaitezte! :-)

2010/07/01

Cursos de autodefensa en Donostia!


La Sección de Igualdad y Cooperación del Ayto. de Donostia ha organizado para julio dos cursos de autodefensa: el 10 y el 17 de julio. La profesora será Maitena Monroy, muy reconocida y con amplia experiencia en el campo de la autodefensa feminista.
Encontraréis más información en este link. Animaos!!!

2010/06/11




EKAINAK 28KO KANPAINAREN EGITARAUA AURKEZTEN DIZUEGU

ANIMATU ZAITEZTE PARTEHARTZERA!!!!


:::::::::::::::::::::::::::::::::::..


OS PRESENTAMOS EL PROGRAMA DE LA CAMPAÑA DEL 28 DE JUNIO

ANIMAOS A PARTICIPAR!!!!


Errata bat: "El genero desordenado" liburuaren aurkezpena ekainaren 17an izango da.

Una errata: La presentación del libro "El género desordenado" será el día 17 de Junio.




2010/04/26

Hementxe aurkezten dizuegu Berdintasun Sailetik atera dugun gida berria.
Oraingo honetan emakume zaintzaileetara hurbildu nahi gara gida honekin.
Bi hizkuntean aurkituko duzue hemen beheran eta eskubiko aldean, aurrena euskeraz eta gero erderaz!!!

EMAKUMEON BORROKA AURRERA JARRAITU DEZAN!!!!

:::::::::::::

Os presentamos la nueva guía que hemos editado desde el Departamento de Igualdad.
Esta vez nos queremos dirigir y acercar a las mujeres cuidadoras.
Encontrareis en los dos idiomas aquí abajo o en la parte de la derecha clikando la imagen, primero está en euskera y luego en castellano!!!


QUE SIGA ADELANTE LA LUCHA FEMINISTA!!!!




ZAINTZAILEENTZAT GIDA / GUÍA PARA LAS CUIDADORAS