Egunero jasotzen dugu komunikabideetan Ekialde Ertainari buruzko informazioa, baina, ulertzen dugu benetan munduko eskualde hura? Zer ari da gertatzen Iraken 6 urteko okupazioa eta gero? Zer konta diezaguke hainbat gerrako krimenengatik salatuta dauden pertsonek tokia duten parlamentu batetik egotzi duten parlamentari afganistandar batek? Non dago kurduen herria? Zer dakigu islamiar iraultzaren aurreko eta ondorengo Iranez? Nolakoa da palestinar gazteen eguneroko bizimodua? Urri osoan zehar luzatuko diren jardunaldi hauen bitartez herri horiek ezagutzen eta ulertzen lagunduko diguten ahots alternatiboak entzungo ditugu Donostian.
Antolatzailea: Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atala
http://www.donostiahirihezitzailea.org/
Egitaraua:
Urriak 1
Hitzaldia: Carlos Varea. IRAK
Liburutegi Nagusia (San Jeronimo kalea), 19:00
Urriak 5
Persépolis pelikula Zine Klub Kresala. IRÁN
Kutxa Aretoa. Arrasate kalean, 19:30
Urriak 6
Hitzaldia: Mila Gallastegi, Asier Aranzabal. IRÁN
Ernst Lluch Kultur Etxea, 19:30
Urriak 8
Hitzaldia: Ana María Briongos. IRÁN
Liburutegi nagusian (San Jeronimo kalea), 19:00
Urriak15
Hitzaldia: Malalai Joya. AFGANISTÁN
Udaletxeko pleno aretoan, 19:00
Urriak 22
Dokumentala: Desde la oscuridadeko zuzendariak eta Aurora Lago. KURDISTÁN
Liburutegi nagusia (San Jeronimo kalea), 19:00
Urriak 29
Hitzaldia: Javier Aisa MUNDU ARABIAR ETA MUSULMANA
Ernst Lluch Kultur Etxean, 19:00
Urriko 1. hamabostaldian
Jon Cazenaveren Live is resist erakusketa. PALESTINA
Alderdi Eederreko Liburutegi nagusian, 2. hamabostaldian EHU-UPVn.
Data zehazteke
Check Point Rock dokumentala. Fermin Muguruzaren aurkezpena. PALESTINA.
EHU-UPVko aularioan
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario