Liburutegi Nagusia (sarrera San Jeronimotik)
Haurtzaindegi zerbitzua izango da, sarrera doan
Antolatzailea: Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atala, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntzarekin.
Koordinazioa: Luisa Etxenike
Helburuak
- Idazle eta irakurleen arteko topaketak laguntzea.
- Emakumeek egindako literatura eta arte sorkuntzaren aniztasuna erakustea.
- Euskal Herriko, Espainiako eta munduko emakume idazleak elkar topa dezaten bultzatzea, kultura hartu-emanak, lanen itzulpenak eta abarri bide emateko.
- Proiektu sortzaile berriak eta originalak biltzea.
Egitaraua
Anna T. Szabó, poeta, idazle eta itzultzaile hungariarra, Transilvanian (Errumania) jaio zen eta 1987an, hamabost urterekin, Hungariara joan zen bizitzera bere familiarekin. Errenazimenduko ingeles literaturan doktore da Budapesteko Unibertsitatean. Bost poesia liburu idatzi ditu eta sari ugari jaso, besteak beste Tibor Déry eta Zoltán Zelk. CINEMA izeneko aldizkarian kritikari gisa lan egin du bai eta Liburuaren Fundazio Hungariarraren web orriko editore gisa ere. Gaur egun The Hungarian Quaterly literatura aldizkari ospetsuaren poesia atalaren koordinatzailea da.
Azaroak 18, 19:30etan
Gloria Gervitz, Mexiko Hirian jaio zen. Migraciones izeneko poema luzea idatzi eta argitaratu du. Poemaren lehen hiru zatiak 1991n agertu ziren Fondo de Cultura Economica etxean. 1996an, El Tucán de Virginia argitaletxeak Migraciones argitaratu zuen berriro. Edizio honek poemaren sei zati ditu. Aparteko lan hau hizkuntza anitzetara itzulia izan da eta edizio elebidunetan Septiembre zatia agertzen da, lanaren zazpigarren eta azken atala.
Azaroak 19, 18:00etan
Karmele Jaio, (Gasteiz, 1970) honako ipunin bildumak idatzi ditu: Hamabost zauri eta Zu bezain azul; eta honako eleberriak Musika airean (2009) eta Amaren eskuak. Azken honek hainbat sari lortu ditu: Igartza, Zilarrezko Euskadi saria, Zazpi Kale eta euskaraz idatzitako liburu onenari irakurleek ematen dioten Beterriko Liburua, 2006 urtean. Zenbait hizkuntzetara itzulia izan da eta idazleak berak egokitu du zinemarako. Gaur egun Emakundeko komunikabideen arduraduna da eta Euskadiko zenbait aldizkarietan idazten du.
Azaroak 19, 19:30etan
María Clelia Cardona, Erroman jaio zen. Eleberriak, poesia, saiakerak eta itzulpen garrantzitsuak egin ditu. Liburu ospetsuenak hauek dira: Furia di diavolo (Deabruaren amorrua), Da un millennio all'altro (Milurte batetik bestera), Il cappello nero (Kapela beltza) edo La ricerca del Graal (Graalaren bilaketa). Bere saiakeren artean aipatzekoak dira mundu klasikoarekin zerikusia dutenak, adibidez, Cesaren garaia eta Augustoren garaia edo literatura latindarraren testuak. Leggendaria eta Pagine aldizkarietan dihardu eta beste idazle batzuekin Malavoglia aldizkaria zuzentzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario