2011/11/04

Emakume Idazleen XXIV Topaketak

Donostia, 2011ko azaroak 16 eta 17

Liburutegi nagusia (sarrera San Jeronimo kaletik)

Haurtzaindegi zerbitzua iegongo da. Sarrera doan.

Antolatzailea: Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atala, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntzarekin.Koordinazioa: Luisa Etxenike

Helburuak






  • Idazle eta irakurleen arteko topaketak laguntzea

  • Emakumeek egindako literatura eta rte sorkuntzaren aniztasuna erakustea

  • Euskal Herriko, Espainiako eta munduko emakume idazleak elkar topa dezaten bultzatzea, kultura hartu-emanak, lanen itzulpenak eta abarri bide emateko

  • Proiektu sortzaile berria eta originalak biltzea

Egitaraua


Azaroak 16, 18:00


PIA TAFDRUP: Kopenaghen jaioa, Danimarkako eta Europako Poesiako Akademietako kidea da. Antzezlanak eta eleberriez gain, hamalau poesia liburu argitaratu ditu, hala nola, Spring Tide ("Udako marea"), Queen's Gate eta Los caballos de Tarkovski (Bassarai, 2009). Halaber, bere lan poetikoa aztertzen duen Walking over the Water ("Ur gainean ibiltzen") saiakera idatzi du. Bere lanak hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotan irakur daitezke, eta Thousandborn. The Poet Pia Tafdrup dokumentalean azaltzen da. Besteak beste, Kontseilu Nordikoaren Literatur Saria (1999) eta Akademia Suediarraren Sari Nordikoa (2006) jaso ditu.




Azaroak 16, 19:30


CRISTINA MORATÓ: Bartzelonako kazetaria, argazkilaria eta bidaia idazlea. Berrogei herrialdetik gora bisitatu ditu eta denboraldi luzeak eman Afrika eta Latino Amerikan. Emakumeen egoeraz eta herri indiarren identitate zeinuen jakin nahiaz bultzaturik, hainbat erreportaje egin, horiei buruzko hitzaldiak eman eta erakusketak egin ditu. ere liburuen artean aipatzekoak dira: Viajeras intrépidas y aventureras, Las reinas de África, viajeras y exploradoras por el continente africano, Las Damas de Oriente, herrialde arabiarretan zehar ibili diren emakume bidaiariei buruzkoa; Cautiva en Arabia, Marga d'Andurain euskaldun espioi eta abenturazalearen biografia; eta Divas rebeldes.


Azaroak 17, 18:00


DANIELA ATTANASIO: Erroman jaiotako idazle honek La cura delle cose ("Gauzan zaintza"), Sotto sole ("Eguzkipean"), Dario Bellezza eta Italiako Idazleen elkarteko Saria; Del mio e dell'altrui amore ("Nirea eta beste zenbait amodioz"), Camaiore Saria; eta Il ritorno all'isola ("Islarako itzulia") poesia liburuak idatzi ditu. Bere lana Almanacco dello Specchio 2009ko antologian jasota dago. Duela urte batzuk geroztik antzerki eta poesiako Teramipoesia kritika aldizkariaren zuzendaria da eta hainbat egunkari zein aldizkaritarako idazten du.










Azaroak 17, 19:30


MONICA ZGUSTOVA: Pragan jaio zen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, gurasoekin batera, Estatu Batuetan erbesteratu zen eta laurogeiko hamarkadan Bartzelonara joan zen bizitzera. Bere lanak hainbat hizkuntzetara itzuli dituzte. Aipatzekoak dira La mujer silenciosa (Kritikari sari nazionaleko finalista) eta Jardín de invierno eleberriak; bai eta, ipuin, antzezlan eta Bohumil Hrabalen Los frutos amargos del jardín de las delicias izeneko biografia. Txekiar eta errusiarretik hogeita hamar liburutik gora itzuli ditu eta errusiarrera - katalanera hiztegiaren egilea da, beste batzuekin batera. El País Opinión argitalpenean idazten du. Europako eta Estatu Batuetako hiri askotan izan da, bai itzaldiak ematen, bai rapsoda gisa.

No hay comentarios: