Liburutegi Nagusia (sarrera San Jeronimotik)
Haurtzaindegi zerbitzua izango da, sarrera doan
Antolatzailea: Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atala, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntzarekin.Koordinazioa: Luisa Etxenike
Helburuak
- Idazle eta irakurleen arteko topaketak laguntzea.
- Emakumeek egindako literatura eta arte sorkuntzaren aniztasuna erakustea.
- Euskal Herriko, Espainiako eta munduko emakume idazleak elkar topa dezaten bultzatzea, kultura hartu-emanak, lanen itzulpenak eta abarri bide emateko.
- Proiektu sortzaile berriak eta originalak biltzea.
Egitaraua
Elvira Navarro: (Huelva, 1978) Filosofian lizentziatua da. 2004an Madrilgo Udaletxeko Sortzaile Gazteentzako Saria irabazi zuen eta Ikasleen Egoitzan idazle egoilarra izan zen. "La ciudad en invierno" (Caballo de Troya, 2007), eleberriak oso harrera ona izan zuen kritikarien artean eta Nuevo Talento Fnac saria jaso zuen. "La ciudad feliz" (Mondadori, 2009) liburuarekin XXV Nobelako Jaén eta egile berri onenaren IV Tormenta Sariak jaso zituen Navarrok. Público egunkariak urteko errebelaziotzat hartu zuen "La ciudad feliz".
Azaroak 17, 19:30etan
Annie Freud: Londresen hazi zen eta Warwick-eko unibertsitatean ingelesa eta europar literaturako ikasketak egin zituen. Ematen dituen performance eta poesia tailerrengatik ezaguna da Inglaterran. "The best man that ever was" (2007) lehen poema liburuarekin autore berrientzako Glen Dimplex Saria jaso zuen. "The Mirabelles" da bere bigarren poema liburua, Poetry Book Society elkarteak 2010eko negurako aukeratua. Lucian Freud margolariaren alaba eta Sigmund Freuden birbiloba da.Azaroak 18, 18:00etan
Brigitte Paulino-Neto: 1953ean jaio zen. Lau eleberri idatzi ditu: "En cuanto te mueras llámame", "Jaime Baltasar Barbosa", "El conocimiento de la flor" eta "La melancolía del geógrafo". Entseiuak ere idatzi ditu: Jean Bollack, Ismaël Kadaré eta Roman Polanskirekin batera Angelin Preljocaj koreografo frantsesari buruzkoa; "Dramaturgia de una pasión" Gerard Mortierekin batera argitaratua; eta "Métro Barbés". Arte, dantza eta antzerki kritikaria izan da Libération egunkarian; Vogue aldizkariaren edizio frantsesaren erredaktore buru, eta 2004an antzerkigile gisa, garai hartan Parisko Opera Nazionaleko buru zen Gerard Mortieren taldean sartu zen.
Zoé Valdések (La Habana, 1959), obra literario garrantzitsua idatzi du, besteak beste, "El todo cotidiano", "La ficción Fidel", "La cazadora de astros", "La eternidad del instante" (Torrevieja Saria) eta "La nada cotidiana". "Breve beso de la espera" edo "Vagón para fumadores" bezalako poema liburuak ere idatzi ditu, ipuin bildumak eta haurrentzako literaturarekin batera. Filologoa da, eta 1983 eta 1988 urte bitartean UNESCOn eta Parisko Kubako Kultur Bulegoan lan egin zuen. 1988an Kubara itzuli eta mugimendu piktorikoan parte hartu zuen, gidoilari bezala lan egin zuen eta Cine Cubano aldizkariko zuzendariordea izan zen. 1995eko urtarrilaren 22tik Frantzian bizi da erbesteratua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario