2009/08/10

ez galdu... iraileko Teoria Feminista ikastaroa!

Egunerokotasunera martxa onean bueltatzeko, Berdintasun eta Lankidetza Ataletik ikastaro interesgarria proposatzen digute Lourdes Mendez katedradunarekin. Hemn jartzen dizuegu ikastaroaren inguruko informazio zabala:
TITULUA: Feminismoaren borroketatik eta ibilbideetatik barrena: bozkatzeko eskubidetik Berdintasun legeetara, gizonen eta emakumeen arteko harreman sozialen analisia ahaztu gabe.

DATAK ETA ORDUTEGIA: Irailak 7, 14, 21 y 28 (astelehenak), 18:00etatik 20:00etara
AURKEZPENA ETA IKASTAROAREN HELBURUAK: 70ko hamarkadan mugimendu feministaren hirugarren olatuak Estatu Batuetako eta Europako kaleak hartu zituen; gizonen eta emakumeen arteko harreman sozialak sakon aztertu zituen sexua eta generoaren arteko bereizketa eginaz; eta hala eta guztiz ere, gaur egun gutxi dakigu feminismoari buruz, haren borroka, eztabaida eta lorpenei buruz. Ikastaro honen helburu nagusia hauxe da, feminismoaren beraren eta feministen arteko aniztasuna erakutsi, sarrera moduan baldin bada ere, teoria eta praktika feministen arteko harreman estua kontuan izanik.

LAU ASTE, LAU SAIO:
1. Zer da feminismoa, noiz sortu zen eta zergatik?
2. Emakumea, gizonak, horrela jaio edo horrelakoak egiten dira?
3. Naturala al da sexua eta kulturala generoa?
4. Eztabaida irekiak, lortu gabeko erronkak: instituzionalizatutako feminismoaren mugak

NON EMANGO DUT IZENA?
Idatz iezaguzu helbide honetara: berdintasuna@donostia.org, edo deitu honako zenbakira 943 48 14 13

No hay comentarios: